Getxoko etxebizitza-politikaren aldaketa sustatzen duen Getxon Bizi plataformatik exijitu diete oraingo udal arduradunei Arteagako Plan Partziala sartu dezatela oraingo HAPOan.

Auzitegi Gorenaren epaiak –eremu horretako jabeek entitate juridiko horri egin zioten eskaria- ebatzi du Arteagako Plan Partziala, babes ofizialeko 1.500 etxebizitza baino gehiago eraikitzea ahalbidetzen zuena, udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean sartu behar dela.

Getxoko azken HAPOa 2001 urteko da, eta “uste dugu Getxoko hirigintza eta zerbitzuen etorkizuneko garapena ezarriko duen dokumentu berrian aztertu behar dela Arteaga inguruko lurretako plan partziala dokumentuan sartzeko modua”, azaldu dute Getxon Bizitik.

Arteagako Plan Partziala 2016ko uztailean aurkeztu zen formalki, eta etxebizitzak eraikitzeko lurzoru publikoa aurreikusten du, eta baita 500.000 metro karratuko berdegune bat ere.
Getxon Bizitik jakin nahi dugu zer irizpide izan dituen kontuan oraingo udal gobernuak plan hori baztertzerakoan, eta jakin nahi dugu, halaber, zein den Udal honek duen etxebizitza-politika.

Gaur egun, garbi geratu da Getxoko gazteentzat –batez ere- ezinezkoa dela sustapen publikoko etxebizitza bat eskuratzea, eskaintza oso urria delako. Alde horretatik, kezkaz ikusten ditugu orain dauden proposamenak, hau da, alde batetik alokairuaren merkatu immobiliarioa, oso prezio handiekin independizatu nahi duten ekonomientzat. Bestetik, etxebizitza berriak oso urriak direnez, bigarren eskuko etxebizitzak erosteko eskaintza bat, balizko erosleentzat prezio izugarriak dituena.

Horregatik, “etorkizuna oso larria da etxebizitza Getxon bilatzen duten pertsonentzat; izan ere, alboko herrietara begiratu behar dute nahitaez, etxebizitzaren arazoari irtenbide edo alternatiba bat emateko”, adierazi dute.

Getxon Bizitik “nahi dugu plataforma honekin bat egiten dezatela Udalak argi eta garden hitz egin behar duela pentsatzen duten herritar guztiek, hau da, pentsatzen dutenek Udalak posizionamendu argi eta tinkoa izan behar duela sustapen publikoko etxebizitzen eraikuntza udalerrian planteatzerakoan”, zehazten dute.

Bizilagunen plataforma honetako arduradunek deitoratzen dute Getxoko udalerrian epe ertainera gerta daitekeena, alegia, errenta handieneko pertsonek soilik izatea bertan bizitzeko aukera errealak dituztenak.

Eta hauxe galdetzen dugu: zergatik ez du Udal honek etxebizitza publikoko politika errealik bultzatu, BOEen sustapenean zifra barregarriak dituzten partxeo hutsen ordez? Zer-nolako udalerria eraikitzen ari gara, turista eta bisitariei orientatutako udalerri bat, ala bere bizilagunei orientatutako bat?

Informazio gehiagorako eta kontakturako

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

limpiar formularioPost comment